Lulak iragarri du laringeko minbizia duela
BRASILIA. Brasilgo presidente ohiak, Luiz Ignacio da Silva Lula-k, laringeko minbizia duela jakinarazi du. Mediku iturrien arabera, Sao Pauloko ospitale batera eraman dute. Tumorea azkar atzeman diote, eta sendatzeko tratamendua jasoko du. Dilma Rousseff Brasilgo presidenteak animoak eman dizkio, «gaindituko duelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu