Luis Inazio da Silva LulaBrasilgo presidente ohiaren inguruko 38 pertsonaren aurkako epaiketa hasi dute. Epaituen artean Lularen gobernuko hiru ministro ohi daude; beste35ak politikariak eta enpresariak dira. Guztiei, ustelkeriaz aritzea leporatzen diete, botoak erostea Lularen Langileen Alderdiak kongresuan babesa izateko. Eskandalua 2005ean sortu zen, eta Brasilgo Auzitegi Federal Gorenak ebatziko du orain auziaren inguruan. Brasilen mendeko epaiketa deitu diote. 11 epailek hartuko dute erabakia. Horietako gehienak Lularen gobernuak izendatu zituen.
Ikerketen arabera, Langileen Alderdia 2003an lehen aldiz Brasilgo Gobernura iritsi zenean egin zuten iruzurra 38 akusatuek. Hain zuzen, kongresuan babesa izatearen truke, alderdi aliatuetako kideei legez kanpo ordaintzea egozten diete. Ikertzaileek diote publizitatearen aurrekontutik eta gobernuaren esku zeuden enpresetatik milioika dolar bideratu zituztela beste alderdietara.
Langileen Alderdiak ukatu egin du parlamentuko botoak erosi zituela. Epaituek ere errugabeak direla aldarrikatu dute; batek onartu du gobernuaren baliabideak oker erabili zituela
Rousseffen irudia
Dilma Rousseff egungo Brasilgo presidentea ere Langileen Alderdikoa da. Brasilgo hainbat analistek, ordea, ez dute uste alderdikideen aurkako epaiketak haren irudia kaltetuko duenik. Are gehiago, aukeratzat jo dute Rousseffentzat aurreko gobernuko kideengandik aldentzeko, akusatuetako inor ez baita egon bere gobernuan. Rousseffek ospea galtzekotan, egoera ekonomikoatik galduko dutela diote analistek, eta ez ustelkeria kasuagatik.
Lularen inguruko 38 pertsonaren aurkako epaiketa hasi dute
Brasilgo Gobernuko hiru ministro ohi epaituko dituzte; parlamentuko botoak erostea leporatzen diete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu