Presidentziarako hauteskundeak Brasilen

Lularen oinordekoak irabazi ditu bozak, baina bigarren itzulia ez du saihestu

Botoen %46, 8 eskuratu ditu Roussefek, eta oposizioko buruzagi Jose Serrarekin neurtu beharko da urriaren 31n.

2010eko urriaren 4a
14:13
Entzun
Dilma Rousseff Langileen Alderdiko hautagai eta Ignazio Lula da Silva egungo presidentearen oinordekoak irabazi du Brasilgo hurrengo lehendakari izateko bozen lehen itzulia. Rousseffek, ordea, ez du bigarren itzulia saihesteko adina boto eskuratu: %50aren jabe egin behar zuen horretarako, eta %46,8rekin geratu da.

Horrenbestez, Jose Serra PSDBko hautagaiarekin neurtuko da buruz buru urriaren 31n -botoen %32,64 jaso ditu Serrak-. Adituen ustez, Rousseff izango da garaile itzuli horretan.

Lularen oinordekoa 2000. urtean egin zen Langileen Alderdiko kide, baina ibilbide luzea du politikan, beti oso ezkerreko mugimenduetan. Diktaduraren aurkako borrokan engaiatuta 3 urte egin zituen espetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.