'wilma' urakana

Lurra jotzean indarra galdu du 'Wilma'-k

Mexikoko Yukatan eskualdea jo duenean lauko indarra zuen =iWilma=i urakanak Saffir Simpson bosteko eskalan, baina, hala ere, kolpearekin hirura jaitsi da. Hainbat turista daude han hoteletan eta eskolatan babestuta. Aurreikuspenek diote Kubara abiatu aurretik 30 ordu inguru pasatu ditzakeela Yukatanen =iWilma=ik. Dagoeneko 12 lagun hil dira, eta txikizioa ere handia da.

2005eko urriaren 22a
12:25
Entzun
Yukatango kostaldean 1.000 litro ur utzi ditzake urakanak aurreikuspenen arabera. Izan ere, indarra jaitsi bada ere, gogor dago oraindik, eta gainera eskualde horretan denbora asko pasatuko du. Jende ugari atera da handik, baina bertan geratu direnak ere ez dira gutxi. Nolanahi ere ez da inor ikusten kalean, agintariek babespean geratu eta kalera ez ateratzeko agindu baitute.

Kuba eta Florida, larri

Kuba hegoaldeko kostan ere eragina izan du urakanak. Gobernuak 360.000 pertsona baino gehiago aterarazi zituen arrisku handiena izan zezaketen guneetatik, Pinar del Riotik batez ere. Mugiarazitakoen artean mila turista inguru zeuden. Aterpetxeetan eta eraikin ofizialetan bildu zituzten. Wilma-k uholde handiak eragitearen beldur dira agintariak, urtegiak %90ean beteta baitaude. Kostaldean bizi diren 250.000 lagun aterarazteko plana ere abian dago. Milaka lagun ostegunean hasi ziren aterpetxeak bilatzen eta elikagaiak biltzen.

Floridan, "larrialdi egoera" ezarri eta jarduera guztiak eten zituen ostegunean Jeb Bush gobernadoreak eta iganderako espero dute Wilma. AEBetako Urakanen Zentro Nazionalaren arabera, urakanak hirugarren edo laugarren maila badu Floridara iristean, Katrina-k beste kalte eragin ditzake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.