Kurdistan

Lurrikara batek 22 lagun hil ditu Kurdistanen

Zaurituak milatik gora dira. Richter eskalan 6,5 gradukoa izan da Elazig eskualdea jo duen lurrikara.

Erreskate taldeak lanean, Elazigen. STR, EFE
2020ko urtarrilaren 25a
17:45
Entzun

Sivrice hirian kokatu da epizentroa, eta bertan eragin ditu lurrikarak kalte gehien. Seismoa Richter eskalan 6,5 graduraino heldu da, eta gutxienez 22 hildako eta milatik gora zauritu eragin ditu Kurdistango Elazig eskualdean —Turkiaren menpeko Kurdistan—.

Ostiral gauean izan zen lurrikarak hainbat etxe suntsitu zituen. Azken orduetan, erreskate taldeak lanean aritu dira hondakinen artean harrapatuta egon zitezkeen zaurituak ateratzen, eta, Atzerri ministerioaren arabera, 39 lagun bizirik ateratzea lortu dute. Baina ohartarazi dute beste hogei inguru daudela desagertuta.

Turkiako Defentsa ministro Hulusi Akarrek adierazi du armada prest dagoela esku hartzeko. Recep Tayyip Erdogan presidenteak jakinarazi du beharrezko neurri guztiak hartu dituztela lurrikarak egindako kalteak konpontzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.