Lurrikara

Lurrikara batek gutxienez 18 lagun hil ditu Kurdistanen

Lurrikarak astindu du Turkiaren mendeko Kurdistan, eta, ondorioz, gutxienez 18 pertsona hil dira eta 31 zauritu dira. Agri probintzian izan da mugimendu sismikoa, eta, batik bat, Dogubayazit eskualdeari eragin dio.

2004ko uztailaren 2a
11:56
Entzun
Agri probintziako gobernadore Nurullah Cakirek agertu duenez, ez dute espero hildakoen kopurua handitzea, lurrikara gertatu den inguruko biztanleak uda partean mendira igotzen baitira berotik ihesi. Beraz, oso jende gutxi zegoen lurrikara gertatu den inguruan, etaneurri handi batean horrek eragotzi du hondamendia handiagoa izatea.

Kurdisntago Agri probintzia Turkiako Esatuaren ipar-ekialdean dago, Irango mugatik hurbil. Inguru hartan sarri gertatzen dira lurrikarak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.