Richter eskalan 7,2 graduraino iritsi den lurrikara izan da gaur Indonesiako Java uhartean, kostaldetik 240 kilometrora. Gainera, Ozeano Bareko Tsunamien Prebentziorako Zentruak hasieran jakinarazi du Tsunamia -itsas lurrikara batek sortutako olatu erraldoia–eragin zezakeela Java uhartean bertan eta Australiako Christmas uhartean. Dagoeneko olatu erraldoiak 80 hildako utzi ditu.
Lekukoen arabera, lurrikara Jakarta hiriburuan somatu dute eta bi minutu baino gehiago iraun du.
Indonesia
Lurrikara batek Java uhartea astindu du eta tsunami batek gutxienez 80 hildako utzi ditu
Gaur goizean Java uhartea astindu duen Tsunamiak gutxienez 80 hildako utzi ditu. Hildakoez aparte kalte materialak eragin ditu. Lekukoek bertako irratian adierazi dutenez “itsasoak hondartzaren parean dauden etxe asko hondatu ditu”. Gainera hotel bat eta itsasontzi asko eraman ditu bi metroko olatuak. Biztanle askok Pangandaran hondartzatik- Javako mendebaldean- atera den olatutik ihes egiteko muino batera jo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu