Richter eskalan 5,7ko indarra duen lurrikara izan da Txinan eta lau lagun hil dira. 100 zauritutik gora daude, Xinhua berri agentziak jakinarazi duenez.
Atzo eguardian gertatu zen lurrikara, Yunnan eta Sichuan probintzietan. Ondorioz, hiru lagun hilz ziren Yunnanen eta bat Sichuanen.
Zaurituen artean zazpi turista daude baina oraindik ez dute daturik eman. Lurrikarak 4.000 etxe bota ditu eta errepide eta ur hornidura sarean kalte ugari eragin ditu.
2008an milaka hildako eragin zituen Sichuan eskualdean gertatu zen lurrikarak.