Aurreneko lurrikarak aipatutako Niigata probintzian izan du probintzia, eta Richter eskalaren araberako 6,8 graduko indarra izan du. Lubiziak eragin ditu, abiadura handiko tren bat bidetik aterarazi du, errepideetan etenak sortu ditu, eraikinak arrailatu ditu, eta telefono zein ur hornikuntza zerbitzuak hondatu ditu. Era berean, orandik zehazteke dagoen pertsona kopurua zauritu da mugimendu horren ondorioz.
Hortik aurrera, gainera, beste zenbait erreplika gertatu dira, 6 gradu ingurukoak.
Tokio hiriburuan trenen zerbitzua gelditu egin dute, badaezpada, lurrikarek trenbidean zenbaterainoko kaltea egin duten aztertu arte.
Lurrikarak
Lurrikara gogorrek astindu dute Japonia iparraldea
Richter eskalan 6 gradutik gorako indarra hartu duten lurrikara sail batek astindu du Japonia iparraldea. Ondorioz, pertsona bat hil da eta ehundik gora dira zaurituak. Era berean, kalte material handiak eragin dituzte lur mugimenduek, batik bat, Niigata probintzian: besteak beste, etxeak erori dira eta abiadura handiko tren bat bidetik atera da. Tokion, berriz, minutu batez sumatu dute lurrikara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu