Bai Mexikoko lurrikarak, bai Indonesiakoak, joan den astean Irango hondamendia eragin zuenak adinako indarra izan dute; hau da, 6,3 gradukoa Richter eskalan. Hala ere, ondorioak askoz txikiagoak izan dira.
Mexikon, herritarren izua eragin du, baina, horrez gain, ez du ez zauriturik, ez kalte materialik handirik utzi.
Indonesiako Bali eta Lombok uharteetan ere beldurra nagusitu da lurrikara bizi izan duten guztien artean. Horrez gain, 30 bat lagun zauritu dira, eta Lombok uhartean pertsona bat hil da lurrikara sentitzean bihotzekoak jota.
Lurrikarak
Lurrikara handi bana izan dira Mexikon eta Indonesian
Irango hondamendiaren ondorioak oraindik bizi-bizi direla, lurrikara handi bana izan dira bart gauean Mexikon eta Indonesian. Mexikokoak, Guerreroko estatuko itsasertzean, Itsaso Barean, izan du epizentroa, eta 6,3 graduko indarra hartu du Richter eskalan. Mexiko hiriburuan ere sentitu dute astindua, baina ez du inor zauritu. Indonesiakoa, berriz, Bali eta Lombok uharteetan gertatu da. Bigarren irla horretan pertsona bat hil da lurrikararen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu