Irudia.Myanmar
LURRIKARA 'URREZKO TRIANGELUAN'
Myanmar, Thailandia eta Laos herrialdeek muga egiten duten eremuari deitzen diote urrezko triangelua, droga trafikoak bertan duen garrantziari erreferentzia eginez. Richter eskalan 6,8 gradu izan duen lurrikarak astindu zuen herenegun ingurua, eta 120 pertsona hil ziren. Myanmarko Shan estatua izan zen kalte gehien izan zuena—irudian, Tachilek—. Japoniako lurrikarak, berriz, 10.000 hildako eta 17.000 desagertu eragin dituela jakinarazi du gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu