Andamanen eta Nikobaren goizeko zortziak inguru zirela jazo dira lurrikarak (03:30 Euskal Herrian). Lehendabizi Richter eskalan 5,1 graduko indarra hartu duen lur mugimendua izan da; 5,3koa hurrena, eta 5,5ekoa azkenik. Bengalako badian izan dute epizentroa hiru lurrikarek, eta agintarien arabera, ez dute inor zauritu eta ez dute kalte materialik eragin.
Joan den abenduaren 26an Asiako hamaika herrialdetan hondamendi handia eragin zuen lurrikarak eta ondorengo tsunamiak gogor erasan zituen Andaman eta Nikobar uharteak; ezbehar erraldoi hark 10.749 lagun hil eta 5.640 desagerrarazi zituen Indian, gehienak aipatutako bi uharte horietan. Harrezkero, ehun bat lurrikara txikiago sumatu dituzte.
India
Lurrikarak izan dira 'tsunamiak' kalte handiak eragindako Andaman eta Nikobar uharteetan
Richter eskalan 5,5 gradutaraino heldu diren hiru lurrikarek Indiako Andaman eta Nikobar uharteak dardararazi dituzte, baina agintariek agertu dutenez ez dute kalte materialik eragin eta ez dute inor zauritu. Iazko abendu amaierako 'tsunamiak' kalte handiak eragin zituen bi uharte horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu