2008ko ekainaren 6a
00:00
PEKINTxinan berriki izandako lurrikaran beren seme-alabak galdu dituzten gurasoei gertaera berean gurasorik gabe geratu diren umezurtzak adoptatu ahal izango dituzte. Hala erabaki du Pekingo gobernuak. 1.800 haur geratu dira umezurtz. Lehenago, umea hil edota ezindua geratu zitzaien gurasoei beste ume bat izateko baimena eman zien Pekinek, familia bakoitzak soilik ume bat izateko politika atxiki arren.