Astelehen goizean Italia erdialdean izandako lurrikararen ondorioz hildako pertsonen aldeko hileta elizkizuna egin zuten atzo, 11:00etatik aurrera, L'Aquila hirian; Polizia Fiskaltzaren egoitzan, hain zuzen. Estatu hileta bezala jo zuten.
Tarcisio Bertone Vatikanoko kardenal idazkaria izan zen apaizen arteko buru lanak egiten, eta Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa ere egon zen, besteren artean.
Abruzos eskualdean izan zen lurrikara eta, batik bat, L'Aquila hirian izan zuen eragin handiena. Europako Batasunak 400-500 milioi euro emango dizkio Italiari hondamendia dela-eta.
Dagoeneko 291 dira hildako lagunak. Haiez gain, berrehunen bat pertsona desagertuta daude, 1.500 lagun inguru zaurituta eta 50.000 etxerik gabe daude.
Italia
Lurrikaran hildako lagunen aldeko estatu hileta elizkizuna egin dute, L'Aquilan
Orain arteko datuen arabera, 291 pertsona hil dira. Europako Batasunak 400-500 milioi euro emango dizkio Italiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu