Txinako Etxebizitza eta Garapenerako ministerioak pasa den astelehenean izan zen lurrikararen ondorioz, 6.898 eskola zergatik erori ziren ikertzeko agindua eman du gaur, Xinhua agentzia ofizialak jakinarazi duenez.
Han Jin Hezkuntza ministerioko Garapen eta Plan bulegoko zuzendariak adierazi duenez, lurrikararen eraginez 216.000 eraikin erori ziren, eta horietatik 6.898 eskola. Jinek“eskolak kalitate gutxirekin eraiki badira arduradunak” topatuko dituztela esan du, eta gizarteari erantzun egoki bat” emango diotela.
South China Morning Post egunkari independenteak pasa den ostegunean argitaratu zuen erreportajearenarabera, 7.000 eskola erortzearen arrazoiak eraikinen diseinu txarra, eta hezkuntzarako inbertitutako diru falta ziren. Ingenierian adituak diren bost pertsonen aipuak bildu zituzten erreportajea osatzeko. Horietako askok azaldu dutenez, eskolak ez zeuden lurrikarak jasateko diseinatuta, baina Gobernuak ez ditu behartzen lurrikaren kontrako egiturak edukitzera.
Azken datu ofizialen arabera, astelehenetik hona 21.500 pertsona hil dira lurrikararen eraginez, baina agintariek diotenez, zifra hori 50.000 pertsonetaraino igo daiteke. Horien artean haur asko egon daitezke. Hiritarek ez dute ur edangarririk, eta ondorioz, gaixotasunak ere sor daitezke.
Gaur, Hu Jintao Txinako presidenteak erreskate taldeak egiten ari diren lana “gogorra” eta “presakoa” dela adierazi du, hondakinen azpian geratu diren pertsonak bizirik erreskatatzea geroz eta zailagoa baita. Erreskate lanak “oso sakonak dira, eta modu energiko, ordenatu eta eraginkorrean egiten ari dira”, esan du Jintaok. Txinako presidentea lurrikara izan eta lau egunetara iritsi da suntsitutako eremura.
Nazioarteko giza eta material laguntza bideratzen ari da suntsitutako lurraldera. Hasieran, Txinako Gobernuak ez zuen laguntza hori onartu, baina azkenean onetsi du, eta Japonia, Errusia, Hego Korea eta Singapurreko lau talde joan dira hara.
Mundua
Lurrikaren eraginez 7.000 eskola nola erori ziren ikertzeko agindu du Txinako Gobernuak
Sichuan probintzian guztira 216.000 eraikin erori ziren, eta horietatik 6.898 eskola. Datu ofizialen arabera, ia 21.500 pertsona hil dira astelehenetik hona, baina 50.000raino igo daiteke zifra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu