M-11ko epaia

M-11ko atentatuengatik zigortutako hamar presok gose greba hasi dute

Alacant II, Alcala-Meco, Valdemoro eta Aranjuezko espetxeetan daude. Zigor handienetakoak jaso dituzten Jamal Zougam eta Otman el Gnaui dira barauari ekin diotenetako bi.

2007ko azaroaren 2a
12:42
Entzun
M-11ko Madrilgo atentatuengatik zigortu berri dituzten 20 lagunetik hamarrek gose greba hasi dute. Espainiako Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzak agertu duenez, atzo hasi zuten baraua Alacante II, Alcala-Meco, Valdemoro eta Aranjuezko kartzeletan barreiatuta dauden preso horiek.

Zigor handinetakoak jaso dituztenetako bi daude gose grebalarien artean, 42.000 urtetik gorako zigorra ezarri dieten Jamal Zougam eta Otman el Gnaui. Alacant II kartzelan dauzkate horiek biak.

Fuad el Morabit el Amgar (12 urte), Muhannad Almala Dabas (12 urte), Hassan el Haski (15 urte), Jussef Belhadj (12 urte), Rashid Aglif (18 urte), Basel Galiun (12 urte), Abdelmajid Bouchar (18 urte), Mohamed Larbi Ben Selam (12 urte) dira gose greba hasi duten beste zortziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.