Frantzia

Macronek Barne ministroaren dimisioa onartu du

Birritan aurkeztu dio dimisioa Collombek, eta bigarrengoan onartu du presidenteak.

Gerard Colomb, artxiboko irudi batean. YOAN VALAT, EFE
2018ko urriaren 3a
12:52
Entzun

Gerard Collomben helburua da berriz ere Lyon hiriko alkate izatea, eta, 2020an egingo diren hauteskundeei begira, Barne ministroaren kargua uztea erabaki du. Lehendabiziko aldiz dimisioa aurkeztu zuenean, Macronek ez zion onartu, baina Colombek atzo gauean berretsi zuen gobernuan duen kargua uzteko asmoa. Macronek onartu egin dio oraingoan. Edouard Philippe lehen ministroak hartuko du kargua, behin-behinean.

Collomb Lyongo alkate izan zen 2001etik 2017ra.

Etxean  ez ezik, kanpoan ere arazoak izan ditu Macronek, batez ere Iranekin egunotan izan dituen tirabira diplomatikoak. Arazo horiek hilabeteotako gertakarien ondorio izan dira: iragan ekainean, Paris inguruan elkarretaratze bat egin zuen Irango oposizioaren talde batek, eta hitzordu horretan "eraso terrorista bat" egitekoa zen talde bat atxilotu zuten Bruselan; Parisek Teherani egotzi zion eraso horren atzean egotea. Horregatik, Frantziak atzo bi diplomazialari irandarren ondasunak izoztu zituen. "Eraso saiakera ezin zen erantzunik gabe geratu", adierazi zuen gobernuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.