Iruzurra

Madoffen kontu eramaileak bere burua entregatu du

Wall Streeteko iruzurrik handienaren egilearen kontulariarentzako 105 urte arteko kartzela zigorra eskatu du New Yorkeko Fiskaltzak.

2009ko martxoaren 18a
17:27
Entzun
Bernard Madoffen kontu eramaileak, David Friehling bere burua entregatu du gaur, New Yorkeko Fiskaltzak jakitera eman duenez. Honek 105 urte arteko kartzela zigorra eskatu du harentzat, Madoffek egindako iruzurrean zati garrantzitsua izan zela argudiatuta.

Madoff kartzelan da jada, hainbat hilabetez etxean, New Yorkeko bere luxuzko etxebizitzan, atxilotuta bizi ondoren. Hark eginiko iruzurra 30.000 milioi euro ingurukoa da eta Wall Streeteko inoizko handiena da. Gainera, AEBetako hainbat enpresa, banketxe eta norbanakori ez ezik, mundu osoko milaka enpresa eta laguni eragiten dio. Euskal Herrian, esaterako, galera handiak izan dituzte horregatik BBVA bankuak eta Zabalgarbi zaborrak kudeatzeko Bizkaiko enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.