Hegazkin istripua arratsaldeko 14.45etan gertatu zen, lehenengo ikerketen arabera, MD-82 hegazkinaren ezker hegaleko motorrak su hartu zuenean. Ez zuen aireratzerik izan hegazkinak -pare bat metro gora egin eta lurrera erori zen berriro-; horregatik, pistatik atera, su hartu eta bitan zatitu zen. Aitzitik, kutxa beltzak berreskuratu dituzte dagoeneko; horiek istripuaren zergatia argitzen lagunduko dute.
Hildakoen kopuruak etengabe egin zuen gora istripuaren ondorengo orduetan. Hildakoen datu zehatzik ezagutu ezinda, baina, biktimen senitartekoek ordu luzez itxaron behar izan zuten Barajasko aireportuan, istripuan zendu zirenen artean beren familiakoren bat zegoen jakin ezinda. Horiei laguntza emateko dozenakapsikologo aritu ziren lanean. Hilotzak, berriz,Ifema Madrilgo erakustazokara eramango zituztela jakinarazi zuten.
Madrildik Las Palmaserako hegaldian Lufthansa konpainiako bidaiariak eman behar zituen hegazkinak . Horregatik, hildakoen artean Alemaniako herritarrak egon daitezkeela uste da. Hildakoen naziokotasuna, ordea, ez dute oraindik argitu.
Bestalde, suhiltzaileek sua itzaltzen zuten artean, Barajas aireportua itxi egin zuten.17.00etarako, hala, aireko zirkulazioa martxan jarri zuten berriro.
Aireratzeko arazo teknikoak
Barajas aireportuko laugarren terminaletik kilometro batera gertatu zen hegazkin istripua, 36. pistan. Ordu beteko atzerapenez abiatu zen Las Palmas aldera; iturri batzuen arabera, hegazkinak arazo teknikoak izan zituen, horregatik, aurreikusi baino beranduago abiatu zen. Ez Spanair konpainiak, ezta AENA Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioak ere ez du baieztatu MD-82 hegazkinak arazoak izan zituenik, ordea. «Konpainiak ez du nahikoa informazio, eta beraz, ezin dugu espekulatu. Gobernuaren ardura da dagozkion ikerketak egitea. Spanairrek eskura duen informazio guztia emango die agintariei», azaldu du Sergio Allar Spanairrreko merkataritza zuzendariak. Bestalde, SEPLA pilotuen sindikatuak aditzera eman duenez, eskifaiako kideek ezagutza eta esperientzia handia zuten .
Hamabost urteko antzinatasuna zuen atzo su hartu zuen hegazkinak; horietatik bederatzitan Spanair konpainiarentzako egin zuen lan. Halaber, pasa den urtarrilaren 24an ikuskatu zuten azkeneko aldiz.
Emandako erantzuna
Istripuaren gunean 230 osasun-langile, 450 polizia eta 70 suhiltzaile aritu dira lanean. La Paz, Ramon y Cajal, Doce de Octubre, Infanta Elena eta Niño Jesus ospitaleetan, berriz, zaurituak artatzeko neurri bereziak hartu dituzte. Spanairrek, berriz, larrialdi egoeretarako protokoloa martxan jarri duela azaldu du.
Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua eta Mariano Raxoi PPko presidentea, besteak beste, Barajasko aireportura gerturatu ziren atzo, biktimei doluminak eman eta gertatutako bertatik bertara ikusteko asmoz. Aitzitik, nazioarte mailan ere hurbiletik jarraitu zuten atzoko tragedia. Javier Solana EB Europako Batasuneko Atzerri Politika eta Segurtasunerako goi mandatariak istripu larritzat jo du, eta biktimen senideei babesa eman die. Frantzia, bere aldetik, laguntzeko prest agertu da. Kataluniako Generalitateak ere forentse talde bat bidali du Madrilera.
Azken bost urteotakoistripu larrienak
2003Otsailaren 19a. Iranen 302 lagun hil ziren hegazkin militar batek izandako istripuan.
Maiatzaren 8a. Kongon 150 bidaiari hil ziren.
Uztailaren 8a. Sudanen 115 lagun zendu ziren.
Abenduaren 25a. Beninen 130 lagunek galdu zuten bizia.
2004
Urtarrilaren 3a. Itsaso Gorrian 148 bidaiari hil ziren.
2005
Abuztuaren 14a. Grezian 121 lagunek galdu zuten bizia.
Abuztuaren 16a. Venezuelan 161 bidaiari hil ziren.
Irailaren 5a. Sumatra uhartean izandako istripuan 150 lagun hil ziren.
Urriaren 22a. Nigerian 117 lagunek galdu zuten bizia.
Abenduaren 6a. 116 lagun hil ziren Iranen.
2006
Maiatzaren 3a. Itsaso Beltzean 113 bidaiari hil ziren.
Uztailaren 9a. 150 hil ziren Siberian.
Abuztuaren 22a. Ukrainan 169 galdu zuten bizia, tartean 45 haurrek.
Irailaren 29a. Brasilen bi airekok elkar jo zuten; 155 hildako.
2007
Urtarrilaren 1a. Indonesian