Madrilen isiltasun konplizea salatu dute giza ekintzaileek

Atzoko elkarretaratzea, Atenasen. BERRIA.
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
«Isiltasun konplizea» salatzeko, prentsaurrekoa eman zuten atzo iragan asteartean Espainiak Atenasen duen enbaxada okupatu zuten giza eskubideen ekintzaileek. Espainiako Gobernuari egin dioten eskaera «sinplea eta zuzenbidean oinarritutakoa» dela jakinarazi dute; Gernika ontzia aska dezaten nazioarteko uretan nabigatu ahal izateko. Mikel Zuloaga da enbaxadan itxita dauden lau ekintzaileetako bat, eta ontziak itsasoan ibiltzeko «legezko baldintza guztiak» betetzen dituela berretsi du. Greziak Gazara joatea debekatu dio Askatasunaren II. Flotillari. Kretako Kolymvari hiriko portuan dago Gernika. Edorta Jimenez idazlea dago ontzian beste sei lagunekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.