Guztira 302 persona zihoazen Iberiaren Airbus A-340-600 hegazkinean, 288 bidaiari eta eskifaiako 14 kide. Goizeko ordubatean abiatu da Madrilgo aireportutik, eta 04:15etan egin du larrialdiko lurreratzea, kabinan sua sumatu dutelako.
Bederatzi lagunek hartu dute mina, baina bakar batek segitzen du ingresatuta: orkatila hautsi duen 57 urteko emakume israeldar batek.
Madrildik Mexikora zihoan hegazkinaren larrialdiko maniobrak eragozpen handiak sortu ditu Lisboako aireportuan: pista nagusia hiru orduz egon da itxita, eta, ondorioz, hegazkin askoren abiatzeak atzeratu behar izan dituzte. Besteak beste, Vladimir Putin Errusiako presidentea Brasilera eraman behar zuen hegazkina ordu eta erdiko atzerapenarekin atera da.
Istripua
Madriletik Mexikora zihoan hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin du Lisboan
Madriletik Mexiko hiriburura zihoan Iberiako hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du bart goizaldean. Ondorioz, bederatzi lagun zauritu dira (zortzi arin eta bat larriago). Kabinan kea sortu delako erabaki dute gidariak larrialdiko lurreratzea egitea. Kea zerk sortu duen, ordea, argitu gabe dago, suterik ez baita izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu