San Cristobalgo ikasleen protesta batean Kluiver Roa 14 urteko gaztea hil zuen Poliziak, tiroz. Batxillergoko ikasleak buruan jaso zuen tiroa. Gertaera gogor gaitzetsi du Venezuelako presidente Nicolas Madurok.
Polizien arabera, manifestariek eraso egin zieten, eta polizietako batek arma atera zuen. "Hilketa hau erabat gaitzesten dut", adierazi du Madurok, eta iragarri du ustezko egileak atxiloturik daudela.
Lehen aldia da Madurok halako gertaeren gaitzespena egiten duena.