Sacra Corona Unita mafia erakundeko hemezortzi kide atxilotu dituzte Italiako hegoaldeko Puglia eskualdean. Eremu horretan azken hamar urteotan mafiaren aurka egin den operaziorik handiena izan da, polizia iturrien arabera.
Atxiloketekin, Sacra Corona Unitako klanak buru gabe utzi dituztela adierazi dute.
Guztira 28 atxilotze agindu eman dituzte, baina horietako hamar jada espetxean daude beste delitu batzuengatik kondenatuta.
Italia hegoaldean 'Ndranghetaren, Camorraren eta Cosa Nostraren presentzia handia da. Horiekin guztiekin lotzen du Poliziak Sacra Corona Unita.
Mafiako hemezortzi kide atxilotu ditu Poliziak Italiako hegoaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu