Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionala (PAN) presidenteak gaur legez kanpo utzi du Hamas erakundearen milizia; hain zuzen, Barne Ministerioko Indar Exekutiboa utzi du legetik kanpo, baita bertako arduradunak eta kideak ere. Horrekin batera, "ikusita geure kideen hilketak daudela, segurtasun aldetik kaosa dagoela eta egungo segurtasun aparatuek porrot egin dutela", Palestinako segurtasun indarren begituratzea agindu du. PANeko lehen ministroa, Ismail Hania, Hamaseko kidea da. Mahmud Abas, berriz, Al Fatakoa da.
Hain zuzen, azkeneko asteetan Al Fatako eta Hamaseko milizianoen artean makina bat borroka izan da, eta hildakoak izan dira. Haniak "atsekabea eta damua" agertua zuen, "gure borroka islatzen ez duten gertakari horiengatik". Armak Israelen kontra erabili behar direla nabarmendu zuen Hamaseko buruzagiak: "Borrokak eten egin behar dira. Odol isuriak amaitu behar du. Maita ezazue elkar eta konpondu ditzagun arazoak elkarrizketarekin, ez armekin".
Gaurko albistea, Palestinako berri agentzia bati eman dio PANeko presidentearen bozeramaileak, Yaser Abed Rabok. Ramalan.
Hamas bera 1987an sortu zuten, eta bere miliziak PANen segurtasun indarren "lagungarri" direla esan izan du. Abed Rabok gaur esan du "indar lagungarri hori -Hamasen milizia- legez kanpokoa" dela, eta PANen menpeko segurtasun organuen kontrolpean geratu beharko duela, Palestinan segurtasuna handiagoa izan nahian. PANen segurtasun indarren artean kide gehienak Al Fatakoak dira.
Hamasek esan du "tokiz kanpo" dagoela erabakia. Gainera, Barne Ministerioko Indar Exekutiboa 6.000 kidetik 12.000ra handitu du eta "benetako herritarrei" dei egin die izena ematera. "Indar Exekutiboaren kontra eraso oro ez da erantzunik gabe geratuko".
Palestina
Mahmud Abasek legez kanpo utzi du Hamasen milizia
Barne Ministerioko Indar Exekutiboa utzi du legetik kanpo, baita bertako arduradunak eta kideak ere. Hamasek esan du beraien kontrako eraso oro ez dela erantzunik gabe geratuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu