Ekialde Hurbila

Mahmud Abbas eta Ariel Sharon otsailaren 8an bilduko dira, Egipton

Ariel Sharon Israelgo lehen ministroa eta Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea otsailaren 8an bilduko dira, Egiptoko Sharm a-Shej hirian. Sharonek eta Abbasek Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak egindako eskaintza onartu dute. PANeko iturriek jakitera eman dutenez, Abbasek su-etena, preso palestinarrak askatzea eta Israelgo Armada Palestinatik joatea eskatuko dio Sharoni, besteak beste.

2005eko otsailaren 2a
13:02
Entzun
PANeko iturrien arabera, Mubarak ere bileran izango da. Gainera, ez dute baztertzen Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkari Condoleezza Rice ere bileran izatea. Rice otsailaren 6an helduko da Jerusalemera, Palestinako eta Israelgo ordezkarien bildu asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.