Mahomaren karikaturen inguruko eraso bat eragotzi duela dio Poliziak

Erredakzioa
2010eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Danimarkako Jyllands-Posten egunkariaren kontra atentatua egin behar zutelakoan, lau pertsona atxilotu zituen atzo Poliziak Kopenhagen. 2005ean Mahoma profetaren karikaturak argitaratu zituen egunkaria da Jyllands-Posten, eta, Poliziaren arabera, atxilotuetako hiru joan den asteartean sartu ziren herrialdera Suediatik, komunikabidearen egoitza leherrarazteko helburuarekin. Talde erradikaletakoak dira, Jakob Scharf Danimarkako zerbitzu sekretuetako arduradunaren arabera, «nazioarteko sare terroristekin zerikusia duten militante islamistak», eta «haien asmoa zen komunikabidearen egoitzara sartu eta ahalik eta pertsona gehien hiltzea. Sarraski izugarria saihestu dugu».

Komunikabide horrek zaintza berezia du 2005ean eta 2008an Mahomaren karikaturak argitaratu ondoren. Bost urtean mehatxuak etengabe jaso dituzte, bai komunikabideak, bai karikaturen egileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.