Mustafa Abu al Yazid Al Kaedako buruzagiak gaur Interneten zabaldutako bideo batean "gure profetaz [Mahoma] eta Koranaz trufatzen" diren lagunen eta erakundeen aurka erasoekin segituko dutela adierazi du. "Gure lurrak okupatzen, gure altxorra lapurtzen eta gure anaiak hiltzen dituztenen kontrako erasoak ere egingo ditugu".
Al Kaedak bere gain hartu du ekainaren 2an Islamabaden (Pakistan) Danimarkako enbaxadaren aurka egindako atentatu suizida -sei lagun hil ziren-. Danimarkako zenbait egunkarik Mahomari buruzko marrazkiak ateratzeagatik egin zuten Islamabadeko ekintza, Al Kaedak esan duenez. "Gure aurkako erasoei ez badiezue bukaera ematen, Islamabadeko atentatua hasiera baino ez da izango".
Ez dute jakinarazi noiz grabatutako bideoa den. Duela hilabete Mustafa Abu al Yazid hilda zegoela zabaldu zuten hainbat hedabidek.
Mundua
Mahomaz eta Koranaz "trufatzen" direnak mehatxatu ditu Al Kaedak
Erakundeak bere gain hartu du ekainean Pakistanen Danimarkako enbaxadaren aurka egindako atentatua, Danimarkako zenbait egunkarik "gure profetaz" marrazkiak egin izan dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu