Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak datorren urteko maiatzaren 4rako deitu ditu hauteskundeak. Jakinekoa zen maiatzean izango direla, baina gaur data zehatzaren berri eman du hark.
Lehengo astean Hamasekin bildu zen Abbas Al Fatako burua, eta abenduaren 20an berriro batuko dira. "Ez dakit Hamasek Israel aitortuko duen", esan du gaur.
Abbasek uste du Palestinako bi indar nagusien —Al Fata eta Hamas— adiskidetzea "pauso garrantzitsua" izango dela, eta bien artean batasun nazionaleko gobernua eratuko duten itxaropena dauka.
Israeli Palestinako okupazioak bukatzeko eskatu dio. "Biharko egunean Israel horregatik gaitzetsiko dute".