mundua

Maiatzaren 6an izango dira Erresuma Batuko hauteskundeak

Gordon Brown izango da Alderdi Laboristako hautagaia. Alderdi Kontserbadorekoa, David Cameron. Alderdi Liberalak ere diputatu asko lor ditzake. Laboristak 1997tik daude gobernuan.

2010eko apirilaren 6a
13:15
Entzun
Gordon Brown lehen ministroak maiatzaren 6rako deitu ditu Erresuma Batuko hauteskundeak, gaur eguerdian jakinarazi duenez. Isabel erreginarekin Londresen Buckingham jauregian bildu ostean eman du erabakiaren berri. Parlamentua desegin dute, halaber.

Brown bera izango da Alderdi Laboristako hautagaia. "Hiru erronka handi" dituzte, hark dioenez: "Ekonomiari buelta ematea, defizita erdira jaitsi arren zerbitzu sozial nagusiak ziurtatzea eta parlamentarien ustelkeria kasuak direla-eta galdutako klima politikoa lortzea berriro".

Alderdi Kontserbadorea izango dute, seguruenez, aurkari nagusi, eta David Cameron izango da hemengo zerrendaburua. "Herrialdeak merezi du gauza hobeak izatea. Alternatiba kontserbadore modernoa bultzatzeko eskatzen diet herritarrei, itxaropenaren, baikortasunaren eta aldaketaren botoa emanda", esan du gaur Cameronek. Alderdi Liberalak ere diputatu asko lor ditzake, azken inkesten arabera.

1974tik laboristek edo kontserbadoreek beti lortu izan dute gehiengo osoa. Gaur goizean jakin den inkesta batek dio laboristek laboristek %34ko babesa izango dutela, kontserbadoreek %37koa eta liberalek %21ekoa.

Duela hiru urtetik da Erresuma Batuko lehen ministro Brown. Tony Blair alderdikidearen lekukoa hartu zuen. Laboristak 1997tik daude gobernuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.