Maiatzaren 28an Yemenen bahitu zituzten hiru kooperante frantziarrak aske dira Frantziako Gobernuak jakinarazi duenez. Zehaztasun askorik ez dute eman, baina Nicolas Sarkozy presidenteak eskerrak eman dizkio Omango sultan Qaboos ben Saidi, beste batzuen artean, "emandako laguntzagatik".
Siun hirian atxilotu zituzten hiruak, bi gizon eta emakume bat. Hadramut probintzian dago Siut, eta Al Kaedak duen pisuagatik ezagun da. Albiste agentzien arabera, ohikoak dira horrelako bahiketak preso daude atxilotuengatik trukatzeko.