Malawik homosexualen aurkako legea kenduko du
LILONGWE. Joyce Banda Malawiko presidenteak baieztatu du bere gobernuak baliogabetu egingo duela gay eta lesbianak kriminalizatzen dituen legea. Presidentetza lortu ostean egin duen lehenengo hitzaldian eman du erabakiaren berri. 2010ean, hamalau urteko espetxe zigorra ezarri zieten bi gizoni ezkontzen saiatzeagatik, eta nazioarteak presioa egin zuen, zigorra kendu zieten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu