Maliko hamar alderdi nagusiek «ordena» berriz ezartzeko eskatu dute

Militar matxinoei eskatu diete atxilotutako guztiak aske uzteko eta lapurretak gelditzeko

Erredakzioa
2012ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Maliko hamar alderdi politiko nagusiek bat egin dute Demokraziaren Defentsarako Frontean, asteazkenean militar matxinoek emandako estatu kolpea gaitzesteko. Ordena konstituzionala berehala berrezartzeko eskatu dute. «Malik bere historia demokratikoko garairik arriskutsuena eta dramatikoena du hau», nabarmendu dute hamar alderdiek.

Asteazkenaz geroztik atxilotu dituzten zibilak eta militarrak aske uzteko ere eskatu diete matxinoei. Era berean, lapurretak gelditzeko eskatu dute. Izan ere, militarrek estatu kolpea eman zutenetik, hiriburuan lapurretak eta harrapakatzeak etengabeak izan dira. Matxinoek ere lasaitasunerako deia egin dute.

AEBetan entrenatua

Amadou Sanogo estatu kolpea gidatu duen militarrak agerraldia egin zuen atzo telebistan, bere osasunari buruzko zurrumurruak uxatzeko, hilda zegoela zabaldu baitzen aurretik. «Arratsalde on, Maliko herria. Arratsaldeon, kamaradak. Arratsalde on, herritarrak. Sanogo kapitaina naiz, eta hemen nago, osasunez ongi. Dena ondo dago», esan du. Bestalde, AEBetako Defentsa Departamenduak jakinarazi du Sanogok entrenamendu militarra jaso zuela AEBetan, hainbatetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.