Maliko presidente ohia Senegalera joan da
BAMAKO. Maliko presidente ohi Amadou Toumani Toure Senegalera joan da, Dakarrera. Militarrek joan den martxoaren 22an eman zuten estatu kolpea, eta, harrezkero, preso egon da Bamakon. Atzo, hain zuzen, beste 22 politikari ere askatu zituen Junta Militarrak. MSF Mugarik Gabeko Medikuek ohartarazi dute egunean 1.500 lagun iristen direla Mauritaniara, Malitik ihesi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu