Malin 47 lagun hil dituzte tuaregekin liskarretan
BAMAKO. Gutxienez 47 lagun hil dira tuareg matxinoen eta Maliko armadaren arteko liskarretan, azken bi egunetan. Hildakoetatik bi soldaduak zirela jakinarazi du gobernuak. Liskarrik gogorrenak Aguelhok herrian jazo dira. Matxinoak herri hori hartzen saiatu ziren, hain justu, asteazkenean. Borroka armatuari ekingo diotela ohartarazi dute tuaregek. Azawad eskualdearentzat autonomia eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu