Gobernuko egoitzaren inguruko segurtasun neurriak indartzen ari da Hegoafrikako Polizia, hil kaperan jendetza batzea espero baita. Hiru egunez izango da Mandelaren hilotza Pretoriako kaleetan, datorren asteazken, ostegun eta ostiralean: "Goizero, ibilbideak ezagutaraziko dira", jakinarazi du Neo Nomodu gobernuko Komunikazio eta Informazio Bulegoko zuzendariak.
Hamar eguneko dolua ezarri dute Hegoafrikan, eta bihar zortzi egingo dute Mandelaren aldeko estatu hileta, Qunun.
Orduek aurrera egin ahala ugarituz doaz Mandelaren omenez herritzarrek utzitako lore sortak eta mezuak. Bart gauean milaka lagun elkartu dira Mandelak Soweton zuen etxebizitzaren atarian.