Mandelaren osasun egoera ez dago arriskuan
JOHANNESBURGO. Sabeleko minez eraman zuten herenegun Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia Johannesburgoko ospitalera, eta albisteak alarma piztu bazuen ere, bere bizitza ez dagoela arriskuan baieztatu zuten ospitaleko arduradunek, adinaren kontuak baino ez direla. 93 urte dauzka, eta azken bi urtean ez du jarduera publikoetan parte hartu. Litekeena da gaur ospitaletik etxera itzultzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu