Manifestari independentisten eta mossoen artean liskarrak izan dira gaur goizean Bartzelonan. Jusapol Espainiako polizien eta guardia zibilen elkarteak manifestazioa deitua zuten eguerdian, Laietana etorbidean, eta hara gerturatzeko asmoa zuten goiz-goizetik Sant Jaume plazan elkartutako 6.000 bat lagunek. Errepublikaren defentsarako batzordeetako ordezkariek euren auzoetan poliziak eta guardia zibilak ez direla ongi etorriak salatu nahi zuten. Mossoek, baina, euren kontra oldartu zaie eta lagun bat atxilotu dute. Hainbat kaletara zabaldu dira protestak.
Jusapol elkarteak iazko urriaren 1eko erreferendumean parte hartu zuten poliziak eta guardia zibilak omendu nahi zituen manifestazioan.