Manifestariak hiltzeaz egotzitako bortz polizia errugabetu dituzte

2012ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Hosni Mubaraken aurkako matxinadan manifestariak hiltzeaz akusatutako Poliziako bortz ofizial errugabetu ditu justiziak. Bi kasuren ebazpena eman dute egun berean. Batean, Mansourako Auzitegi Kriminalak Daqahliako probintziako lau ofiziali eman die absoluzioa —Kairotik ipar-ekialdera—. 2011ko urtarrilaren 26-31 artean Daqahlian izandako protestetan manifestarien aurka oldartzeko agenteei bala tiroak jaurtitzea agindu izana leporatzen zieten. Biktimen senideek justizia sistema «garbitu» beharra aldarrikatu dute. Bertze kasuan, berriz, Kairoko Auzitegi Kriminalak Poliziako kapitain bat errugabetu du 2011ko urtarrilaren 28an hiriburuan manifestari bat hil izanaren akusaziotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.