Manifestazioak deitu dituzte heldu den igandean Espainian

2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Bartzelonako liskarrak gaitzetsi eta mugimendu baketsua dela aldarrikatu ostean, Benetako Demokrazia Orain mugimenduak manifestazioak deitu ditu hilaren 19rako, iganderako, Espainiako hainbat hiritan.

«Herritarren haserrea begien bistakoa da. Badakigu borrokak luze joko duela: ezin dugu urtebetean konpondu hainbeste urtetan garatutako arazoa, baina ez dugu etsiko. Gazteon geroagatik eta nagusien duintasunagatik» dio deialdiak. Bizkaiko taldeak, halaber, manifestazioa deitu du iganderako Bilbon Ez gara politikarien eta bankarien eskuetan dagoen merkantzia lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.