Manningen kontrako epaiketa hasi dute AEBek
WASHINGTON. Bradley Manning soldadu estatubatuarraren kontrako epaiketa hasi zuten atzo AEBetan, Wikileaksen auziagatik. Al-Qaedari laguntzea leporatu dio armadak, Wikileaks webguneari milaka agiri isilean emateagatik. Defentsak, berriz, kasua artxibatzeko eskatu du, «froga faltagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu