Maputxeek petrolio planta bat hartu dute Argentinan
BUENOS AIRES. Maputxe talde indigenako kide batzuek gasa prozesatzeko petrolio planta bat hartu dute Apachen, Argentinako hego-mendebaldean. AEBetako enpresa batek egiten dituen zulaketen ondorioz ura kutsatzen ari direla salatu nahi dute horrela. Aste honetan, gainera, NBE Nazio Batuen Erakundeko Herri Indigenen Eskubideen behatzaile James Anaya joango da Argentinara, herri indigenen egoera aztertzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu