Txile

Maputxeen herri izaera onartzeko proposamena aurkeztu du Lagos presidenteak, baina ez du lortu legea aurrera ateratzeko nahikoa sostengurik

Txileko Legebiltzarrak maputxeen herri izaera onartzeko Ricardo Lagos presidenteak egindako proposamena onartu zuen asteartean. Lagos presidenteak presazko prozedura jarraituz konstituzioaren erreformarako proposamen egin zuen; maputxeei beren herri izaera onartzea du helburu Lagosen proposamenak. Gaur, arazo semantikoak medio, oposizioak ez du maputxeen herri izaera onartzeko erreforma proposamena sostengatu. Horrenbestez, Senatuari dagokio orain proposamena aztertzea.

2006ko urtarrilaren 12a
20:01
Entzun
Presidenteak oposizioaren babesa beharrezkoa du proposamena gauzatzeko. Kongresuak gaur zuen bozkatzekoa Lagos presidentearen proposamena, baina arazo semantikoak tarteko ez dute hitzarmenik lortu eta Senatuan eztabaidatu beharko dute. Oposizioak aldaketa batzuk eskatu ditu baina Lagosen aldekoek ez dituzte onartu. Gauzak horrela, Maputxe hitza Konstituzioan agertzeko trabak jartzea leporatu diote Lagosi.

Maputxeak, baina, ez daude proposamenarekin batere pozik. Horrela azaldu du behintzat, Lur Guztien Kontseiluko buruzagi indigena Aucan Huilcamanek. Huilcamanen ustetan Legebiltzarrean egin diren proposamenek indigenen botoak lortzea besterik ez dute helburu, presidentetzarako hauteskundeetarako bost egun geratzen direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.