Chiapasko hiriburuan, San Cristobal de las Casasen (Mexiko), egin du urtebete pasatxoko erretiro osteko jendaurreko lehen agerraldia urte luzez mugimendu zapatistaren buruzagi nagusi izandako Marcos komandanteordeak. Hain zuzen ere, EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistaren altxamenduaren 15. uteurrena ari dira ospatzen Digna Rabia (Amorru duina) jaialdiaren bidez, eta ekitaldi horietan ari da parte hartzen Marcos.
Barack Obama AEBetako lehendakari hautatua kritikatzeko baliatu du agerraldi hori zapatisten buruzagiak; zehazki, Israel Gazan egiten ari den erasoaldiagatik jo du Obamaren kontra, Israeli onespena ematea egotzita. Bide horretatik jarraituz gero Obamak jende askorengan desilusioa eragingo duela iritzi dio Marcosek.
AEBetako presidente berria ez ezik, Felipe Calderon Mexikokoa ere kritikatu du. Marcosen iduriko, droga trafikoaren kontrako jardueraren aitzakian gehiegikeria handiak egiten ari da Calderon.
Duela urtebete pasatxo, 2007ko abenduan, iragarri zuen Marcosek "erretiro luzea" egingo zuela. Gaurkoa da iragarpen horren osteko lehen agerraldia.
Mundu osoko jende ugari bildu da egunotan Chiapasen zapatisten 15. uteurreneko ospakizunetan. Besteak beste, han da Joxe Iriarte Bikila Zutik-eko buruzagia.
Mundua
Marcos komandanteordeordeak Obama kritikatu du urtebete ondorengo lehen agerraldian
Zapatisten altxamenduaren 15. urteurreneko ospakizunetan ari da parte hartzen urte luzez EZLNko buruzagi nagusi izandakoa, urtebeteko erretiroaren ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu