MAREA BELTZA SEGREGAZIOAREN ALDE
Auzitegi Gorenak segregazio politika amaitzeko ebatzitako sententziak hautsak harrotu ditu Israelgo komunitate ultraortodoxoan. Horren arabera, aurrerantzean, neskato askenaziek sefarditekin batera ikasi beharko dute Beit Yakov eskolan, okupatutako Zisjordanian. Halaber, horren aurka agertu dira ehunka guraso, eta kalera irten dira protesta egitera egunotan; atzo, hain zuzen, ehun mila lagunetik gora batu ziren manifestazioetara -irudian, Jerusalem-. Era berean, poliziek hainbat lagun atxilotu dituzte, desordena publikoak egotzita, eta haiek bi astez kartzelara zigortzeko agindua eman du Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu