MUNDUA

Margaret Thatcher hil da

Infartu baten ondorioz zendu da. 1979 eta 1990 bitartean, Erresuma Batuko lehen ministro izan zen. Haren bozeramaile Lord Bellek eman du heriotzaren berri.

2013ko apirilaren 8a
15:47
Entzun

1925ean jaio zen, Oxforden (Erresuma Batua), eta 87 urte zituela hil da jaiotzez Margaret Hilda Roberts zena, Erresuma Batuko lehen ministro ohia, buruko odol isuri baten ondorioz. 1959. urtean eskuratu zuen aulkia Komunen Ganberan, eta 1975ean izendatu zuten Alderdi Kontserbadoreko buru. Handik lau urtera ailegatu zen gobernura, eta 11 urtez izan zen gobernuburu, 1979., 1983. eta 1987. urteetan hauteskundeak irabazita.

Burdinazko dama ezizenaz deitu zuten, 1979ra gobernura iristean programa politiko gogorra ezarri baitzuen orduko krisi ekonomikoari aurre egiteko. Politika neoliberalak ezarri zituen, eta gogor egin zuen sindikatuen aurka. 1990ean, uko egin zion gobernuaren buruzagitzari. 1992an utzi zuen Komunen Ganbera.

Besteak beste, Malvina uharteetako gerra izan zen haren agintaldian. 1982an, Argentinako Junta Militarra irlak bereganatzen ahalegindu zen, eta Thatcherrek agindu zuen uharteak berreskuratuko zituela. Maiatzaren 21ean, San Carlos badian lurreratu zen Erresuma Batuko armada, eta astebete geroago hasi zen Port Stanleyri erasotzen. Erresuma Batuko 225 soldadu hil ziren, baina gerra irabazita arrakastatzat jo zuen Thatcherrek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.