Eztabaida eta negoziazio luzeen ondoren, PSB Brasilgo Alderdi Sozialistak Marina Silva ekologista izendatu du presidentegai, bi hilabete barru egitekoak diren hauteskundeetarako. Eduardo Campos zerrendaburua hegazkin istripu batean hil zen kanpaina egiten ari zela, eta haren bigarrena jarri dute orain presidentegai.
Aste honetan argitaratutako inkesten arabera, Dilma Roussef presidenteak irabaziko luke lehen itzulia, alde nabarmenaz, baina Silvak botoen %21 jasoko lituzte. Eta, bigarren itzulian, Roussef gainditzeko moduan izango litzateke Silva, haren aurretik jartzen baitute inkestek, berdinketa teknikoan.