Frantzia

Marine Le Pen aukeratu dute Frente Nazionaleko buru

Jean-Marie Le Pen kargugabetu egin dute alderdiko ohorezko presidentetzatik, Holokaustoaren inguruan esandakoak medio.

Marine Le Pen alderdikideen erdian, Lillen (Frantzia). THIBAULT VANDERMERSCH, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko martxoaren 12a
13:30
Entzun

Lillen (Frantzia) egin den kongresuan berretsi dute Marine Le Pen alderdiko buruzagitzan. 2011n Jean-Marie aitaren eskutik jaso zuen lidergoa, eta orduz geroztik hirutan aukeratu dute Frente Nazionala zuzentzeko. 

Zuzendari berria ez ezik, alderdiko ardura postuak beteko dituzten ordezkariak ere hautatu dituzte kongresuan. Horie arten nabarmentzekoak dira bi: Bruno Gollnisch eta Marie-Christine Arnautu, biak ala biak Le Pen aitaren gertukoak.

Jean-Maria Le Pen Frente Nazionaleko ohorezko presidente izendatu zuten 2011n bertan, baina gaurko kongresuan estatutuak aldatu eta desagerrarazi egin dute ohorezko presidente kargua. Le Penek adierazpen polemikoak egin zituen Holokaustoaren inguruan.

Izen aldaketa

Marine Le Penek berak jakinarazi du alderdiaren izen berria: Biltzar Nazionala. Hura iragartzeko egindako agerraldian adierazi du onartzen duela bere gain utzitako ardura eta gogorarazi du eurena ez dela Europaren aurka dagoen mugimendua, "Europako Batasunaren aurkakoa" baizik. "Europa gehiegi dago, eta Frantzia gutxiegi. Batasuna, laikotasuna eta demokrazia galtzen ari da errepublika".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.