Marine Le Penek Frantzian beloaren eta kiparen erabilera debekatzeko eskatu du

2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Musulmanen beloak eta juduen kipak kalean erabili ahal izatea debekatzeko eskatu du Marine Le Pen Frantziako eskuin muturreko politikariak.FN Fronte Nazionaleko presidenteak, Le Mondeegunkariak egindako elkarrizketa batean, adierazi du beloaren erabilera debekatu behar dela «kalean, dendetan eta garraioetan». Azaldu duenez, beloarekin batera, kipa ere baztertu behar litzateke: «Banatzen gaituen guztia desegokia da. Ezagutzen ditugun lege bakarrak errepublika eta laikotasuna dira».

Vincent Peillon Frantziako Gobernuko Hezkuntza ministroak kritikatu egin ditu Le Penen hitzak, «integristetan lehena» dela leporatuta. Egun hauetan musulmanekin dagoen tentsioa baliatu nahi izana egotzi dio. Arrazismoaren aurkako Frantziako taldeek ere «desegokitzat» jo dituzte Le Penen adierazpenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.