UKRAINA

Mariupol hiriko kontrol postuen aurkako erasoa hasi du Kievek

Donetsk eskualdean dago, Ukrainaren hego-ekialdean.

Ukrainako soldaduak, Sloviansk hiriaren kanpoaldean. R. P., EFE
2014ko maiatzaren 6a
08:02
Entzun

Interfax agentziari errusiazale batek adierazi dionez, oraindik ez dago biktimarik, baina Ukrainaren armadak kontrol postuen aurkako "eraso masiboa" hasi duela baieztatu du. Iturriaren arabera, hiriaren mendebaldean tiroketak entzuten dira. Kostan dago Mariupol hiria, Donetsk eskualdean, Ukrainaren hego-ekialdean.

Rusia Today hedabideak ere lekuko batekin hitz egiteko aukera izan du, eta hildakoak ere badirela baieztatu du horrek. "Eskuin Sektorea iritsi da Mariupolera; polizien uniformeak janzten dituzte, eta polizien buruak agintzen diena egiten dute", baieztatu du.

Ukrainako Parlamentuak, gainera, errusiazaleen aurkako operazioa luzatzea erabaki du; jada 45 eguneko zerbitzua bete duten soldaduak etxera bidaliko ditu, eta haien ordezkoak bidaliko. Orain arteko istiluetan Ukrainako lau soldadu hil dira, eta hogei inguru zauritu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.