Ukraina

Mariupolek hogei errusiazale hil dituztela dio Kieveko Barne Ministroak

Hainbat hildako eta zauritu izan dira Mariupolen errusiazaleek Barne Ministerioaren egoitza bat hartu ondoren. Garaipenaren Eguna ospatu dute Sobiertar Batasunaren parte izan ziren herrialdeak. Bideoa: herritarrak ibilgailu blindatuak geldiarazten. [youtube]http://youtu.be/MhfPkHvFBvE[/youtube]

2014ko maiatzaren 9a
10:42
Entzun

Ukrainaren batasunaren aldeko indarrek beste hogei errusiazale hil dituzte gaur Arsen Avakov Barne ministroak Facebooken jakinarazi duenez. Mariupolen izan dira gaur borroka sutsuenak, Donetsk eskualdean. Borroka errusiazaleek Barne Ministerioaren egoitza hartu ondoren piztu dira. Tiroketak izan dira, eta ondoren, sutan erre da eraikina.

Osasun zerbitzuen arabera, hiru lagun tiroen ondorioz hil dira. Errusiazaleek esan dute Poliziaren egoitza horretan sartu dira Kievek aginduak betetzeari uko egin dioten polizien atxiloketak saihesteko. Tankeekin erasotu dituzte ondoren. Egoitzaren barruan jarraitzen dute oraindik errusiazaleek, eta horiekin batera Rusia Today telebista kateko kazetari bat ere badago.

Eguerdia baino gutxi lehenago hasi dira istiluak Mariupolen. Rusia Today hedabidearen kolaboratzaile bat zauritu dutela izan da iritsi diren lehen albisteetako bat. Horrek berak baieztatu du Ukrainako ibilgailu blindatuak hirian zirela, bertako biztanleek sare sozialetara bidalitako argazkiak oinarri hartuta.

Garaipenaren Eguna gaur

Garaipenaren Eguna ospatzen ari dira gaur Sobietar Batasunaren parte izan ziren estatuetan, Bigarren Mundu Gerran nazien aurkako garaipena ospatzeko. Ukrainako hirietan istilu gogorrak sortzeko beldurra zegoen, eta azkenean, piztu egin dira, Mariupolen, Ukrainaren hego-ekialdean. "Tiroketa biziak" daudela ohartararazi du goizean goizetik Rusia Today-ek.

Efe agentziaren arabera, milaka errusiazale atera dira gaur kalera bertan, hain zuzen ere, Garaipenaren Eguna ospatzeko. Lenin plazan elkartu dira, hiriaren erdigunean. "Errusiarrak gara. Gure arima errusiarra berreskuratzen ari gara. Kieveko naziak ez dira pasatuko", adierazi du Miroslav Rudenko Donetskeko Herri Errepublikako presidenteordeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.